Protestak herrialde arabiarretan. Tahrir plazatik

Backgammonzaharrean

Kristina Berasain Tristan.
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Kairo erabat normaltzerako, denbora beharko da oraindik ere. Diktadoreak alde egin eta astebetera, tanke mordoa dago kaleetan, eskolak eta bankuak itxita daude, grebak hedatzen ari dira, eta turista bakar bat ere ez dago hogei milioi lagun dituen hiriburu honetan. Egiptoarrek, hala ere, eguneroko bizimoduari eusten diote, nola edo hala. Niloko deltaren ertzeetan dauden baratze eta soroetako barazki eta frutak astoetan sartzen dituzte Kairora. Egunsentia baino lehen esnatzen dira asko. Egun osoan mugimendua ere etengabea da. Iluntzerako, berriz, beste erritmo bat hartzen du hiriak, eta tabernetako atarietan elkartzen dira herritarrak, tea hartzera, shisha erretzera eta backgammonean jokatzera.

Medhat Abdel Nasser 22 urteko ikaslea ekonomiak kezkatzen du: «Ogiaren prezioa egunetik egunera garestitzen da». Lehen ez zuen politikan sinesten, baina orain bozkatzeko irrikan dagoela dio munduko joko zaharreneko fitxak mugitzen dituen bitartean. «Zertarako bozkatu behar genuen, zeinek irabaziko zuen bagenekien eta!». Aurrerantzean desberdina izango dela dio. «Oposizioari emango diot boza, baina ez dakit nori; zein aurkeztuko den ere ez dakigu eta!». Armadakorain herriaren aldarrikapenak bete behar dituela uste du: «Salbuespen Legeak ez du zentzurik iraultzaren ostean, bost lagun ere ezin gara elkartu; eskerrak backgammonean aritzeko bi baino gehiago ez direla behar!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.