Galderaasko entzungo ditu AEBetako presidente berriak hurrengo lau urteotan; baina bat, herritar ilusonatu askok egingo diotena, entzungo du behin eta berriro: «zertan da gurea presidente jauna?».
Nazio handi bateko presidentea, batzuetan nahita eta bestetan nahi gabe, indar faktiko askoren gatibu eta morroia da. Lehendakaritzaren besaulkian eseri bezain pronto jabetuko da Obama batean eta bestean agindutakoa betetzea zaila dela. Galdetu, bestela, Lula brasildarrari, eta beste askori.
AEBetako azken urteetan ez da izango herritar xumeen artean Obamak adinako itxaropena sortu duen presidenterik. Baina AEBetatik kanpo ere ikusmin handia sortu da Obamak egin lezakeenaz. Europan, Hego Amerikan, Afrikan...
Horiek denek, etxekoek eta kanpokoek, urrats sendoak espero dituzte Obama eta bere taldearengandik. Etxekoek finantzetan, hezkuntzan, osasunean, aberastasunaren banaketan, eskubide zibiletan...
Eta kanpokoek finantza krisian, kanpo politiken aldaketa sendoan, desberdintasunen murrizketan, garapen orekatuan...
Amaigabea da zerrenda; oso mugatua, aldiz, marjina. Ilusio adina frustazio ez sortzeko lan handia egin beharko du Etxe Zuriko maizter beltzak.
Datorren urteko ekainaren 28an, 40 urte beteko dira Stone Walleko erreboltatik. Aukera onabarruko politikan keinu esanguratsua egiteko.Asko dauzka zain. Ilusionatuta.
Eta nirea zertan da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu