Irabazteko guztia zuten alde, baina galdu egin dute. Mariano Raxoiren amets gozoak amesgaizto bihurtu dira. PPk galdu egin du Aznarren gaitasun eza eta harrokeriagatik. Bozak ez dira Madrilen erabaki, Bagdaden baino.
Emaitzek beste aro bat irekiko diote Espaniaren katalanizazio politikoari, gobernuaren giltzak Carod-Rovirak edo Duran i Lleidak izango baitituzte. Noren aldera egingo du PSOEk? Kataluniako hirukoak gehiengoa lortu du Espainiako Kongresuan 177 diputaturekin boto baliagarriak eraginiko IUren beherakada nabarmena gorabehera. Hala ere, Zapateroklanak izango ditu ERCrekin Kataluniako esperimentua Espainian ezartzeko. ETAk politikoki hil omen zuen Josep Lluis Carod-Rovira, eta hara non herritar katalanek berpiztu duten. Baina herritar espainiarrek? ERCren agenda politikoaren puntu nagusiak onartzeak bahimendu nazionalistaren sindromea areago lezake Espainian. Eta ez dirudi gizartea eta PSOE bera horretarako oso prest daudenik .PPren politikak bahituta utzi du PSOE. Sozialistek ez dituzte ERCren eskaera nagusiak onartukoalderdien legea atzera botatzea, esaterako hautesleei ezer handirik eskaintzeko ez badute ETAren su-etena, esaterako.PSOEk ERCk eskatzen duen bigarren trantsizioa egiteko ausardia politikorik ez badu, CiUren eskaintza dauka eskura. EAJrekin laguntza sendoagoa lortuko luke, baina Ibarretxe plana oztopoa da. Espainiako politikak garai interesgarriak biziko ditu orain. PSOEk herritarren konfidantza jaso du. Eta agindu bat: Iraketik joatea. Zapaterori dagokio orain esperantza horiek ez zapuztea.
ANALISIA. ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK
Hirukoa garaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu