mundua

Anas al-Libi AEBetako armadaren itsasontzi batean galdekatzen ari dira, Mediterraneoan

Al-Qaedako ustezko burua asteburuan atxilotu dute Libian. Tripolik azalpenak eskatu dizkio Washingtoni "bahiketa" argitzeko.

2013ko urriaren 7a
16:15
Entzun

Nazih Abdul Hamed al Ruqai Abu Anas al-Libi izenez ezaguna tropa estatubatuarrek atxilotu zuten, asteburuan, FBIk eta CIAk gidatuta, eta abokaturik gabe galdekatzen ari dira militarrak, ekintza horretarako propio bidalitako San Antonio itsasontzian. John Kerry AEBetako Estatu idazkariak “legezko ekintza” izan dela esan arren, Libiako behin-behineko gobernuak kritikatu egin du ekintza legez kanpokoa deritzolako. Etxe Zuriak 2000tik dauka Al-Libi zerrenda beltzean, besteak beste, Kenyako eta Tanzaniako AEBen enbaxadetako 1998ko erasoen arduradun delakoan, eta Al-Qaedaren gaineko informazio baliogarria eman dezakeela uste dute informazio zerbitzuek, Osama Bin Ladenen agindupean ustez Sudanen aritu zenetik, gaur egun arte, New York Times egunkariaren arabera. 

AEBetako Defentsa departamentuak jakinarazi du “legalki” dagoela atxilotua gerra legearen pean, eta Libiatik kanpoko gune babestu batean dagoela. Komunikatu berean azaltzen du AEBen lehentasunak  zein diren: “beti izan da terrorismoagatik susmagarriak atxilotu eta informazio baliotsua lortu ahal izatea, estatubatuarrak babesteko”.
Abokaturik gabe galdekatzeko estrategia gehiagotan erabili izan du Barack Obamaren administrazioak. Ahmed Abdulkadir Warsamerekin ere gauza bera egin zuen, Al-Shababeko komandante izandakoarekin.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.