KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

ANC legez kanporatzeko asmoz, informazioa biltzen ari da fiskala

'La Razon' egunkariak argitaratu duenez, Kataluniako Biltzar Nazionala deliturik egiten ari ote den aztertzen ari da Espainiako Gobernua.

Herritar bat, erreferendumaren alde sinatzen. ANC
2014ko martxoaren 31
14:32
Entzun

Fiskaltzak "guztiaren jarraipena" egiten du, eta deliturik izanez gero "berehala" esku hartuko luke. Hala argitaratu du La Razon kazetak Espainiako Gobernuko iturriak aipatuz. Madrilen ustez, badira delitu zantzuak ANC Kataluniako Biltzar Nazionala egiten ari den sinadura bilketan, eta biltzarraren inguruko informazioa jasotzen ari da fiskala hura legez kanporatzeko.

"Sina ezazu boto bat independentziaren alde". Lelo horren pean abiatu zuen urtarrilean ANCk aurtengo kanpaina independentista. Denera, aurten bost proiektu gauzatzeko asmoa du, eta lehena da sinadura bilketarena, herritarrek parlamentuari azaroaren 9ko erreferenduma antolatzeko eska diezaioten, eta, Espainiak hura debekatuko balu, independentzia alde bakarrez aldarrika dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.