Kataluniako prozesu subiranista

ANCk 600 iragarki taula baino gehiago kontratatu ditu Erroman

ANC Biltzar Nazional Katalanak "oinarrizko eskubideen inguruan" sentsibilizatu nahi ditu italiarrak eta turistak; zehazki, Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen inguruan.

jarraia169470.jpg
2019ko uztailaren 30a
11:57
Entzun

Autodeterminazioa eskubidea da, ez krimena. Lelo horixe irakur daiteke egunotan Erromako autobus geltoki askotan. 600 iragarki taula baino gehiago kontratatu ditu ANC Biltzar Nazional Katalanak, Kataluniako prozesu subiranistaren berri eman eta italiarrak nahiz turistak "oinarrizko eskubideen inguruan" sentsibilizatzeko. Zehazki, Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen berri eman nahi dute, Make a move kanpainaren barruan.

Hilaren 25ean hasi ziren Erroman kartelak jartzen, eta hamabost bat egunez egongo dira. "Kide eta jarraitzaile guztiak gonbidatzen ditugu kanpainari zabalpena eman diezaioten, eta egunotan Erroma bisitatzen duzuenoi, argazkiak, txioak edo dena delakoak bidal ditzazuen", adierazi du ANCko kideek ohar batean.

Erroman ez ezik, Londresen eta Bruselan ere egitekoa dute kanpaina hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.