Diada irailaren 11n bada ere, ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko Euskal Herriko ordezkaritzak irailaren 8an ospatuko du eguna Bilbon. Bertan egingo duten elkarretaratzean, hiru gezi osatuko dituzte ikurrinaren kolorearekin, eta gero, solasean ariko dira Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendaria eta Vicent Partal Vilaweb.cat atariko zuzendaria. 18 hilabete (eta hiru aste) Kataluniako independentziarako deitu diote solasaldiari.
Kataluniaren aldeko #vialliure11s Euskal Herria helduko da. Irailak 08, 19:00 - elkarretaratzea ta 19:30 - hitzaldia pic.twitter.com/wrlrzkhtAb
— Independentistak (@indesarea) August 26, 2015
Irailaren 27ko hauteskundeetara begira ospatuko dute aurten Diada aktore politikoek. Junts Pel Si zerrendak independentziaren aldeko hautagaiak izatea proposatu die herritarrei hautagaitza horri atxikimendua adieraziz, eta 50.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat zerrenda horrekin. Ostiral arratsaldean aurkeztuko dute zerrenda, 18:00etan, Bartzelonan, eta atxikimendu hori adierazi dutenei bertara joateko deia egin diete.