Angolar baten heriotza ikertzen ari da Londres
LONDRES. Erresuma Batuko Polizia angolar baten heriotza ikertzen ari da. Jimmy Mubenga asteartean hil zen, jaioterrira deportatu behar zutenean. G4S segurtasun enpresako kideek tratu bortitza eman ziotela jakinarazi dute hainbat lekukok. British Airwayseko hegaldi batean deportatu behar zuten, eta arnasa hartzeko zailtasunez kexatu zela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu