Julio Anguita (Malaga, Espainia, 1941) Izquierda Unidako koordinatzaile orokor izandakoari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk Igandea gehigarrian. Aurrerapen gisa, haren adierazpen batzuk:
- "Egunero jan beharragatik etsitzen da jendea, jabearen morala bere egiteraino".
- "Sekulakoak irensteko gaitasuna du gizarte honek; kailuak ditugu kontzientzian".
- "Andaluziako gobernuan izatearen kontra bozkatu dut, ez dagoelako akordio programatikorik. Akordio bakarra dute: mauka banatzea".
- "Barkamena exijitzen hasten banaiz, inkisizioko fraide bihurtzen naiz eta ez dut ezer jakin nahi ez santujaleekin eta ez haien akolitoekin".