Katalunia

Anna Gabrieli baimena eman diote bost urtez Suitzan bizitzeko

Espainiako Gobernuak abian jarriko ditu Kataluniako presoak hara gerturatzeko tramiteak.

Anna Gabriel, Genevan. SALVATORE DI NOLFI, EFE
2018ko ekainaren 29a
08:12
Entzun

Otsailean joan zen Anna Gabriel Suitzara. Ez zela Espainiako Auzitegi Gorenera aurkeztuko eta ez zela itzuliko jakinarazi zuen. Orain, bost urtez behintzat han gelditzeko baimena eman dio Suitzak, eta beraz, lanerako eskubidea ere izango du. Maribel Sabate bere amak eman du berria, RAC1 irratiak jakinarazi duenez, Ona Bages hrdabideaen gaur emango duten elkarrizketan. Haren arabera, udazkenean unibertsitatean hasteko asmoa du Gabrielek.

Bestetik, Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeranaileak gaurko Ministroen Kontseiluaren ostean jakinarazi duenez, Kataluniako presoak hara gerturatzeari ekingo diete. Azaldu duenez, horretarako bete beharreko baldintzak betetzen dituzte preso horiek, eta egunik zehaztu ez badu ere, lekualdatzeak egin egingo direla jakinarazi du. Fernando Grande-Marlaska Barne Ministerioak esan du "datozen egunetan" egingo dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.