Iraken okupazioa
Annan Bagdaden da, inbasioa hasi zenetik lehen aldiz
Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia Bagdaden da, ezusteko bisitan. Herenegungo atentatu handia zela-eta atzo Jordanian izan ostean gaur goizean heldu da Annan Irakeko hiriburura, eta agintariekin bilerak egiteko asmoa du. Nolanahi ere, gatazka giroak bizi-bizi jarraitzen du Bagdaden: bonba-auto bat leherrarazi dute gaur goizean xiitak gehiengo diren auzo bateko azokan, eta lau lagun hil ditu.
Bi gizonezko, emakumezko bat eta haren zortzi urteko alaba dira hildakoak. Gainera, beste 19 pertsona zauritu ditu bonba-autoak, zenbait larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu