"Dei egiten diot Israelgo Gobernuari ezbehar asaldatzaile hau iker dezan eta NBEko postuen eta kideen aurkako erasoak eteteko galdegiten diot", adierazi du Annanek ohar baten bidez.
"Hutsegitea"
Bien bitartean, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak atsekabea agertu du "hutsegitez" hildako NBEko lau ikuskatzaileengatik. "Lehen ministroak Armadari agindu dio ikerketa sakona burutu eta emaitzak NBEko idazkari nagusiarekin partekatu ditzala", adierazi du Israelgo Gobernuak ohar baten bidez.
Annanek egindako adierazpenengatik minduta agertu da Olmert: "Pentsaezina da NBEk akats bat itxuraz nahita egindako ekintza izan balitz bezala definitzea".
Ekialde Hurbila
Annanek argibideak eskatu dizkio Israelgo Gobernuari "nahita egindako" erasoagatik eta Olmertek ziurtatu du "hutsegitea" izan zela
"Itxuraz nahita egindako erasoa" ikertzeko eskatu dio Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Israelgo Gobernuari. NBEk baieztatu egin du, UNIFIL Libanora bakea jartzeko asmoz bideratutako segurtasun indarren postuaren aurkako erasoan gutxienez lau ikuskatzaile hil zirela. =lBBCk==http://news.bbc.co.uk/2/hi/middle_east/5217176.stm=l bere webgunean plazaratu duenez, NBEk hamar bider eskatu zion Israelgo Armadari bonbardatzen ari zen gunearen aurkako erasoaldia eteteko. NBEko ikuskatzaileak zauden lekuaren aurkako bonbardaketak eteteko eskatuz hamar aldiz jarri ziren harremanetan Israelekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu