NBE
Annanek bere iragana ez aztertzeko eskatu die kazetariei
NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Anannek Petrolioa Elikagaien Truke programaren ustezko ustelkeria kasuko ikertzaileen batzordearen lana ez ordezkatzeko eta bere iragana ez aztertzeko eskatu zien atzo kazetariei. 1998an Annanen semearen Cotecna enpresari mesede egin zitzaion edo ez aztertu beharko du batzordeak. Cotecna enpresarekin milioi askoko hitzarmena sinatu zela agertu zen asteartean komunikabideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu