Anonymuseko hackerrek hainbat webguneri eraso diete gaur goizean. Espainiako erakunde instituzionalen orriak izan dira erasoa jasan dutenak; besteak beste, Espainiako Poliziarena, PSOE alderdiarena eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalarena.
Operation Free Catalonia-ren parte izan da gaur goizeko oldarraldia. Espainiak Kataluniaren aurka izandako jarrera eta 155. legearen aplikazioa gaitzesteko Anonymuseko kideek egindako operazioa da.
Anonymusek ohar bidez zabaldu duenez, Espainia oraindik Kataluniari "erasotzen" ari zaio, eta horren ondorio da gaurko erasoa. "Kaixo, Espainia. Oraindik Kataluniari erasotzen ari zaretela ikusi dugu. Hau ez da txantxa bat. Guk zuen gobernuari erasoko diogu. Hau protesta modu bat da, ez gara geldituko", idatzi dute Anonymuseko hackerrek You Anon Network orrialdean.
Erasoak iraun bitartean, herritarrek ezin izan dute nabigatu erasoa jasandako webguneetan.