CUPek ere aukeratu ditu irailaren 27an Katalunian egingo diren bozetarako zerrendaburuak. Bartzelonatik Antonio Baños izango da hautagai nagusia. CUPeko militanteen %67k babestu dute Bartzelonako kazetariaren hautagaitza, eta alderdiaren idazkari nagusia ere izango da.
Bañosekin batera Girona, Lleida eta Tarragonako zerrendaburuak ere hautatu dituzte. Gironatik Benet Salellas izango da hautagai nagusia; Lleidatik Ramon Usall; eta Tarragonatik, Sergi Saladie.