Mundua

Antonio Camacho izendatu du Zapaterok Barne ministro

Alfredo Perez Rubalcaba presidentegaiaren lekukoa jasoko du orain arte Estatu idazkari zenak. Gobernuko bozeramaile Jose Blanco izango da.

2011ko uztailaren 11
15:27
Entzun

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Antonio Camacho izendatu du gaur Espaniako Barne ministro. Alfredo Perez Rubalcaba zen orain arte ministerio horren arduradun, baina larunbatean Espainiako presidentetzarako hautagai izendatu zuten, eta Gobernuan zituen funtzioak utzi ditu.

Orain arte Estatu idazkari funtzioa betetzen zuen Camachok Barne ministerioan.

Lehendakariorde ere bazen Rubalcaba baina kargu hori hutsik geratuko da, eta Elena Salgado Ekonomia lehendakariordea eta Manuel Chavez Lurralde kontuetarako lehendakariordea izango dira kargu hori izango duten bakarrak.

Gobernuko bozeramailea Jose Blanco Sustapen ministroa izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.