Anxo Quintanak Parlamentua utziko du
SANTIAGO. Anxo Quintana Xuntako presidenteorde ohiak uko egin dio Galiziako Parlamentuan duen eserlekuari. Horrez gain, BNG Bloke Nazionalista Galiziarra alderdiko kontseiluko kide izateari utziko dio; aurrerantzean, «beste bat gehiago» izango dela iragarri du. Quintanak asteartean aurkeztu zion parlamentuari uko agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu