Pakistan

Apaiz katoliko bat hil dute tiroz Pakistanen

Pakistan ekialdean dagoen Ranala Kot herrian apaiz katoliko hil dute gaur goizean tiroz. Islamabadeko polizia iturriek diotenez, zenbait gizonezko apaizaren etxera sartu eta tiroka eraso diote. Iturri horien arabera, apaiza behin baino gehiagotan mehatxatu izango dute talde integrista islamiko bateko kideek.

2003ko uztailaren 5a
15:43
Entzun
Gaur goizean Islamabadetik 300 kilometrora dagoen Ranala Kot herrian hil duten apaiz katolikoa aspalditik ari zen heriotza mehatxuak jasotzen. Iturri ofizialen arabera, apaiz horrek Eliza Katolikoarena zen eskola bat berreskuratzea lortu zuen Pakistaneko agintariekin hala adostu eta gero, eta horren ondorio izan dira mehatxuak.

Apaiz katolikoaren hilketa hau Pakistango Balutxistan eskualdeko hiriburua den Qettako meskita xiita baten aurka atzo eguerdialdean gertatutako erasoarekin lotzen du poliziak, eta ezkutuko talde integrista islamiko bati egozten dio ekintza. Atzoko sarraskian gutxienez 44 lagun hil ziren eta beste 65 larri zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.