"Apirilaren 1az geroztik koalizioak gutxi gorabehera 70 gizon galdu ditu. Etsaiak izan dituen galerei buruz guk egin dugun kalkuluaren arabera, gure hildako bakoitzeko hamar izan dituzte haiek", azaldu du Bagdaden Mark Kimmitt AEBetako Armadako jeneralak.
Hain zuzen ere, Kimmitten adierazpen horixe izan daapirilaren 4an xiiten errebolta hasi zenetik eta biharamonean estatubatuarrek Faluja hiri sunita setiatu zutenetik Koalizioak hildakoei buruzu egin duen lehendabizikobalantze ofiziala.
Nolanahi ere, biktima zibilei buruzko kopururik ez du eman nahi izan AEBetako Armadako jeneralak. "Ez dago biktima zibilei buruzko kopuru fidagarririk. Agintari irakiarrek Fallujaren kontrola berreskuratzen dutenean Osasun Ministerioari eskatuko diogu kontaketa egin dezala.Haiek estatistika zehatz, zintzo eta sinesgarriak egin ahal izango dituzte. Orain zabaltzen ari diren kopuruak, neurri batean, erresistentziaren propagandak filtratuakoak dira", azpimarratu du.
Dena den, Faluja hiriko erietxeetako iturriak, gutxienez 600 irakiar hil direla esaten ari dira, eta haietako gehienak zibilak zirela. Hildako zibilak asko direla baiztatu dute, halaber, laguntza humanitarioa ematen duten elkarteek, eta zenduetako asko haurrak eta emakumeak direla azpimarratu dute.
AP albiste agentziaren arabera, apirilaren 4an xiieten errebolta hasi zenetik, 880 dira herrialde osoan hildako irakiarrak. Erietxeetako iturriek eta Irakeko Poliziak emandako informazioekin egin du kalkulu hori APk.
Su-etena Falujan
Aste honetan Faluja hirian AEBetako Armadaren eta erresistentziaren artean gertatu diren borrokak iazko maiatzaren 1etik,gerra ofizialki amaitu zenetik, jazo diren gogorrenak izan dira.Erresistentzia sunitaren gotorlekuetako bat da Bagdadetik 45 bat kilometrora dagoen hiri hori, eta joan den astelehenean AEBetako Armadako setiatu egin zuen. Atzo su-etena aldarrikatku zuten bi aldeek, eta ahul eta edozein unetan apurtzeko arriskuarekin bada ere, oraingoz indarrean segitzen du.
Hala ere, leherketak eta tiroak entzun dira orduotan, gehienak AEBetako indarrek egindakoak. Hain zuzen, erresistentzia irakiarrak salatu du su-etena aldarrikatu arren soldadu estatubatuarrek erasotzen segitzen dutela. AEBetako Armadak, ostera, erresistentziaren erasoen aurrean babestu baino ez dela egin azpimarratu du.
Iraken okupazioa
Apirilaren 1az geroztik 700 irakiar eta koalizioko 70 soldadu hil direla dio AEBetako Armadak
Apirilaren 1etik gaur arte AEBek gidatzen duten koalizioko 70 soldadu hil direla jakinarazi du gaur Mark Kimmitt Estatu Batuetako Armadako jenderalak Bagdaden. Denbora epe berean hil diren irakiarrak, berriz, "hamar aldiz gehiago" izan direla erantsi du. Nolanahi ere, hildako irakiarren artean zibilak zenbat diren ez du zehaztu. Bitartean, Falujan su-etenak indarrean segitzen du, ahul eta edozein unetan borrokek eztanda egiteko arriskuarekin bada ere. Hiri horretako erietxeetako iturrien arabera, 600 irakiar hil dira AEBek gaur zortzi setioa hasi zutenetik. Gehienak zibilak direla erantsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu