EKIALDE HURBILA

Apirilaren 1etik aurrera izango da Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek eman du dataren berri. Hagak PANen eskaria aintzat ez hartzea espero zuen Israelek.

Hiru lagun, gas maskarak jantzita, Nablusen eginiko protesta batean. ALAA BADARNEH / EFE
2015eko urtarrilaren 7a
08:34
Entzun

Palestinak, Hagako kide izanda, Nazioarteko Zigor Auzitegi aurrera eraman ahal izango du Israelgo Gobernua, gerra krimenak egitea egotzita. Zehazki, udaz geroztiko gerra krimenak ikertzeko eskatu asmo dio Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak epaitegiari. Horrez gain, gorte horrek berak Palestinako milizianoak epaitu ahal izango ditu.

Iragan astean egin zuen auzitegiko kide izateko eskaria Abbasek, NBEko Segurtasun Batzordeak bizkarra eman ostean Palestina eta Israelen arteko gatazka konpontzeko proposamen bati.

PANek estaturik ordezkatzen ez duenez, Hagak eskaria aintzat ez hartzea espero zuen Tel Avivek. Haserre agertu zen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, eta hitzeman zuen Israelek ez duela onartuko bere soldaduak Hagan epaituak izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.