Frantzia

Apirilaren 23an egingo dituzte Frantziako presidentetzarako bozak

Hollandek ez du oraindik jakinarazi bigarrenez aurkeztuko ote den.

2012an heldu zen Eliseora François Hollande, Nicolas Sarkozy garaituta. PHILIPPE WOJAZER / EFE
2016ko maiatzaren 4a
08:26
Entzun

Frantziako presidentetzarako hauteskundeek badute data. Datorren apirilaren 23an egingo dute lehen itzulia, eta maiatzaren 7an, bigarrena. Legebiltzarreko bozak, berriz, datorren urteko ekainaren 11n  eta 18an egingo dituzte. Hala jakinarazi du Gobernuko eledun Stephane Le Follek.

Duela lau urteko maiatzean heldu zen agintera François Hollande egungo estatuburua, botoen %51,56 eskuratu eta Nicolas Sarkozy garaituta. Egun, ez batak ez besteak ez dute aurreratu datozen bozetan aurkeztuko diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.