Arabiar herrialdeetako behatzaileen eginkizunari buruzko protokolo bat sinatzeko egun bateko epea eman dio Siriari Arabiar Ligak gaur. Bestela, ohartarazi zion isun ekonomikoak ezarriko dizkiola.
Kairon bildu dira Arabiar Ligako herrialdeetako Atzerri ministroak, eta Ban Ki-moon Nazio Batuetako idazkari nagusiari Siriaren aurkako balizo neurriak babesteko eskatu diote.
Gaur Homs eskualdean gutxienez 23 lagun hil dira. Haien artean daude zibilak, militarrak edota armada utzi zutenak.