Arabiar Ligako begiraleak Sirian jarraitzea onartzeko prest dago Damasko

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Bihar amaitzen da Arabiar Ligak Siriara bidalitako behatzaileen lana, baina misioa luzatzea aztertzen ari dira. Damasko begiraleak denbora gehiagoz onartzeko prest badago ere, ez du horien eskumena handitzea ontzat hartuko. Orain arteikusterik izan ez dituzten «zona militarretan» sartzeko baimenik ez diete emango, beraz. NBE Nazio Batuen Erakundeak, berriz, Arabiar Ligak hala eskatuta, begiraleak entrenatuko dituela jakinarazi du.

Errusiak, bestalde, NBEren Segurtasun Kontseiluan Siriari buruzko hirugarren txostena aurkeztu du eta Baxar al-Assaden erregimenari manifestarien aurkako erasoak eteteko eskatzen dio bertan. Testua oraindik eztabaidatu ez badute ere, Europako hainbat herrialdek nahikoa ez dela jakinarazi dute. Horrez gain, oposizioa kritikatu du Moskuk, agintariekin biltzea onartzen ez duela eta. Atzo 30 lagun hil zituzten, gutxienez, protestetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.