Siriako erregimenak eta oposizioak uko egin diote Arabiar Ligak egindako elkarrizketarako planari. Jussef Ahmed Damaskok erakunde horretan duen ordezkariak adierazi du elkarrizketa ezin dutela onartu proposameneko baldintzetan. Bertzeak bertze, negoziazioak Kairon egitea proposatu du ligak, baina erregimenak Sirian izatea nahi du. Gainera, Qatarren jokabide «partzial eta negatiboa» salatu du Ahmedek.
Kontseilu Nazionalaren iritziz, berriz, Arabiar Ligaren ekimena «hilda jaio da». Elkarrizketa onartzea «iraultza belauniko paratzea» dela erran du Mohamed Mamun al Homsi parlamentari ohiak. Arabiar Ligaren jarrera ere kritikatu du, ez duelako Siria zigortu, Libiarekin egin bezala. Bertzetik, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, «desertoreen» eta armadaren arteko borroketan, eta bertzelako protestetan 26 lagun hil ziren atzo.
Protestak herrialde arabiarretan
Arabiar Ligaren plana errefusatu dute Siriako erregimenak eta oposizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu