Arabiar Ligaren Siriako misioa utzi egingo dute Golkoko sei herrialdek

Ligako behatzaileen misioa hilabete luzatzea onartu du Al-Assaden erregimenak

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
GCC Persiar golkoko Lankidetzarako Kontseiluak Sirian Arabiar Ligak duen misiotik behatzaileak ateratzea erabaki du, bere ustez Damaskok ez diolako kasurik egin arabiarren bake proposamenari, eta arazoa bere gain har dezala eskatu dio NBEren Segurtasun Kontseiluari. Baxar al-Assaden erregimenak, baina, behatzaileen misioa hilabete luzatzeko baimena helarazi dio Nabil al-Arabi Arabiar Ligako idazkari nagusiari.

Saudi Arabiak hartutako erabakiarekin bat eginez, Qatarrek, Omanek, Arabiar Emirerri Batuek, Kuwaitek eta Bahrainek igandea baino lehen aterako dituzte behatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.