Nazioarteko behatzaileak onartzeari muzin egin ostean, Arabiar Ligak zigor ekonomikoak ezarri dizkio Siriari: erregimenaren aktiboak izoztea, Siriako Banku Zentralarekin harremanak moztea eta herrialde arabiarrek Sirian inbertsiorik ez egitea. Zigor horiek «gerra ekonomikoaren deklarazioa» dira, Ualid al Mualem Siriako Atzerri ministroaren arabera.
Libanoko Gobernuak iragarri du ez dituela Siriaren kontrako zigorrak beteko: «Ez gaude eurekin ados, eta geure kalterako izan daitezke». Bestalde, Europako Batasunak ere Bashar al Assaden erregimenaren kontrako hainbat zigor ekonomiko adostu ditu, eta etzi onartuko ditu.
Arabiar Ligaren zigorrak «gerra ekonomikoaren deklarazioa» dira Siriarentzat
Libanok iragarri du ez dituela Bashar al Assaden kontrako zigorrak beteko, ez dagoelako eurekin ados
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu