Ekialde Hurbila

Arafat hil da

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Jasser Arafat hil da gaur goizaldeko 3:30ak aldean, Parisen. Orain, Kairora eramango dute buruzagi palestinarraren hilotza, bihar "Estatu hiletak" egiteko. Hiletak eginda, Ramalara eramango dute, eta Mukatan ehortziko dute larunbatean. Palestinan 40 eguneko dolua ezarri dute, eta jendea kalera atera da. Isralelek, bere aldetik, kontrolak zorroztu ditu, liskarren beldur. Gaur goizeko 11:00tan hartu du presidente kargua Rauhi Fatuk. Fatu Palestinako legebiltzarreko lehendakaria izan da orain arte, eta beraz, berari dagokio orain presidente kargua hartzea. Nolanahi ere, 60 egun barru kargua utziko du, hauteskundeak egingo baitira.

2004ko azaroaren 11
11:39
Entzun
PANeko presidente Jasser Arafat goizeko 03:30ak aldean hil da, 75 urterekin, Pariseko Percy ospitalean. Joan zen hilaren 29tik Parisen zegoen Arafat, osasun ahulaldia izanda. Buruzagi palestinarraren gorpua Kairora eramando dute, eta han hileta egingo diote bihar. Etzi, Mukatara iritsiko da (Israelek handik atera ezinda eduki du 2001etik), eta han ehortziko dute. Hala ere, Arafaten ametsa Jelusalemen ehortzita egotea zenez, "egunen baten" han ehortziko dutela esan du ANPko Negoziaketa Ministro Saeb Erekatek. "Palestinarrek Israelekin bakea lortzen dutenean" gertatuko da hori Saeben iritzian.

Palestinarrak kalera atera dira, eta Arafaten argazkiekin bere aldeko ohiuak eta errezoak egiten ari dira. 40 eguneko dolua dute aurretik. Ramalan manifestazioak egiten ari dira, eta barrikadak batzuk ere ipini dituzte. "Arafat, lasai, guk jarraituko dugu mendekuatekin" eta antzeko ohiuak entzun dira, negar malko artean.

Israelek, bestalde, kontrolak handitu egin ditu, izan ere, orain istiluak izango diren beldur dira Israeldarrak, eta beraz, Cisjordaniako mugak itxi dituztela esan du Israelgo irratiak. Gainera, Jerusalemgo Al Aksa eta Omar meskita sakratuetako sarrerak ere itxi egin ditu Israelgo Poliziak. Ondorioz, eguerdiro errezoak egitera Jerusamera joaten direnek ezingo dute beraien errezoa han egin gaur. Israelek ez du esan bihar ze jarrera hartuko duen bi meskita horiei dagokienean. Bihar, Ramadameko azken ostirala da.

Presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte

PANeko presidentea hilda, Palestinako Legebiltzarreko Lehendakari Rauhi Fatuk hartu du kargu hori, aldi baterako. 60 egunez izango da presidente, hain zuzen ere. Izan ere, epe horretan presidentea aukeratzeko hauteskundeak deitu beharko ditu, Palestinako Konstituzioaren arabera.

Faturen kargu hartzea Palestinako legebiltzarrean egin da. Arafaten argazki handia aurrean zuela hartu du kargua. Ekitaldiaren hasieran, minutu bateko isilaldia egin dute Arafaten oroimenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.