Mundua

Arafat pozoituta hil zutela ondorioztatu dute mediku palestinarrek

Mahmud Abbas PANeko egungo presidenteak ikerketa bat eskatu du.

2012ko uztailaren 13a
15:46
Entzun

Yasser Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea pozoi ezezagun batekin hil zutela ondorioztatu zuen atzo haren heriotzaren ikerketa egiten ari den sendagile taldeak. Alargunak orain dela gutxi gorpua ateratzeko eskatu zuen, beste sendagile talde batek Arafaten jantzietan pozoi arrastoak aurktitu ostean.

Abdula al Baxir medikuak esan zuen atzo pozoia ez dutela ezagutzen, eta bere garaian ez zutela ikertu. Mahmud Abbas PANeko egungo presidenteak ikerketa bat eskatu du. Aurreko astean zabaldu zen 2006ko bideo batean herritar batek zioen Mossad Israelgo zerbitzu sekretuek eskatuta pozoia bota zuela, Arafat Negev espetxean zegoenean.

Mahmud Abbas PANeko egungo presidenteak nazioarteko adituei laguntza eskatu die heriotza zerk eragin zuen argitzeko. Ustez polonio-210 sustantziarekin hil zuten Arafat. Al Jazeerak egin duen erreportaje batean Laussanako Radiofisika Institutuan egindako ikerketan sustantzia horren zantzu asko agertu dira Arafaten jantzietan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.