Arafaten gorpua hobitik aterako dute ikertzeko
PARIS. Frantziak Yasser Arafat, palestinarren Al-Fatah alderdiko buru izan zenaren gorpua hobitik ateratzeko agindu du. Datorren hilabetean fiskaltzako kideak Ramallahera joango dira, eta laginak hartuko dituzte analisiak egiteko. Arafaten alargunak salaketa jarri zuen, polonioz pozoituta hil zela susmatzen zuelako. Abuztuan hasi zen ikerketa,Arafaten arropan substantzia toxikoak aurkitu zituztela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu