Mundua

Arafaten heriotza ikertuko du Frantziako Justiziak

2012ko abuztuaren 28a
17:55
Entzun

Frantziako Justiziak Jasser Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen heriotza ikertuko du, Suha Arafat alargunak uztailaren 31n aurkeztu zuen salaketaren ondoren. Azken hilabeteetan pozoituta hil zelako susmoa berretsi dute hainbat txostenek.

2004. urtean hil zen Arafat, Parisko ospitale batean bi astez ospitaleratuta egon ondoren, baina ez zioten autopsiarik egin. Orain dela gutxi Suitzako laborategi batek radioaktibitatea aurkitu zuen Arafaten hainbat jantzietan, polonioa zehazki.

Ikerketa Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du; epaile bat edo gehiago izendatuko ditu instrukzio lanak egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.