Pariseko Percy erietxean hil zen Jasser Arafat buruzagi palestinarra hilaren 11n, eta oraindik ez dago batere argi Arafat zerk hil zuen. Erietxe horrek Araften iloba Nasser Al-Kidwari bere osabaren heriotzaren mediku txostena eman dio gaur, eta beraz, galdera hori erantzunda geratzea espero zen. Hala ere, ez da hala izan. Al-Kidwak jakinarazi duenez, "bi gauza garrantzitsuk berean jarraitzen dute: ez dago diagnosi argi bat, eta bere organismoan ez dute sendagileek ezagutzen duten pozoinik aurkitu".
588 orriko txostena irakurrita, Arafat pozoinduta hil zenik ezin dutela esan aitortu du Kidwak, baina kontrakorik ere ezin dutela esan azpimarratu du, ez baitago ez hipotesi baten aldeko eta ez bestearen aldeko frogarik.
Arafaten heriotza
Arafaten organismoan ez dagoela "pozoi ezagunen" aztarnarik jakinarazi du bere ilobak
Jasser Arafaten heriotzaren mediku txostena eman diote gaur, Pariseko Percy erietxean, Arafaten iloba Nasser Al-Kidwari. Hark esan duenez, txostenean ez da argi ikusten zerk hil zuen PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea zena, baina bere organismoan ez zela "pozoi ezagunik" azaldu jakinarazi du. Hala ere, Al-Kidwak azpimarratu duenez, Arafat pozoindua izan zen hipotesia ezin da baztertu oraindik, ez baitago argi zerk hil zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu