Ben Jackson artzain australiarraren izeba Debbyren hileta joan den astelehenean egin zuten, Brisbanen (Australia). Jacksonek autoa hartu eta 400 kilometroan gidatu nahi zuen, New South Wales-tik haraino joateko. Ezin izan zuen, ordea, COVID-19a dela-eta administrazioek mugikortasunari ezarritako murrizketengatik. Orduan, eta kontuan hartuta —haren esanetan— Debby sormen lanen zalea zela, bururatu zitzaion bere ardiekin bideo bat grabatzea, hori hiletan eman zezaten. Bideoa biral bihurtu da dagoeneko. «Maitasun keinu bat besterik ez da. Maitasuna bikaina da», adierazi dio Jacksonek BBC hedabideari.
Farmer, Ben Jackson from Guyra in northern NSW, found a special way to pay tribute to his Aunty Deb Cowdery. He wasn't able to go to the funeral because of border closures.
— The Weekly Times (@theweeklytimes) August 25, 2021
"I feel a bit hopeless here on the farm, but I wanted to show my love somehow," Ben told The Weekly Times. pic.twitter.com/AFb3zDOJiN
Bideoan ikus daiteke nola dauden dozenaka ardi zelai batean bilduta, eta nola bat-batean korrika abiatzen diren, azkenean bihotz bat osatu arte. Hori lortu ahal izateko, Jacksonek azaldu du zelaian aleak hedatu zituela bihotz forma bat osatuz, eta modu horretan jo zutela ardiek horietara, eta, bide batez, modu horretan lortu zuela nahi zuena. Onartu du, nolanahi ere, hainbat saiakera egin behar izan zituela dron batekin argazki egokia lortu arte.
Azken urteetan ardiak baliatuta hainbat sinbolo eta logo ondu ditu Jacksonek. «[Debby] Pozik egongo litzateke ikusita harentzako egindako bihotzari esker jende asko ari dela irribarre egiten eta gozatzen».