Irudia. India

ARDURAGABEKERIAREN 81 BIKTIMA

2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Gutxienez 81 lagun hil dira Indian, Calcuttan, ospitale batean atzo piztutako sutearen ondorioz; 78 gaixoak ziren. «Krimen barkaezina» egin dute ospitaleko arduradunek, Mamata Banerjee Bengalako gobernuko buruzagiaren arabera, arduragabekeriaz jokatu dutelako. Ez zuten ezer sua itzaltzeko, ezta detektatzeko ere, nahiz eta duela hiru urte ere sute handi bat izan zuten bertan. Atzo, 160 pertsona geratu ziren ezin atera ospitalean, eta asko garaiz ez ateratzeagatik hil zirela esan dute han zeuden medikuek. Ospitaleko lau arduradun atxilotu dituzte. Argazkian, suhiltzaileak, gorpu kiskaliak ateratzen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.