Irudia. Kuba

ARGAZKI HISTORIKOA LATINOAMERIKAN

2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Irango presidentearen Latinoamerikako birak argazki historikoa utzi du AEBetako kostaldetik 200 kilometro baino gutxiagora, Fidel Castro Kubako presidente ohi eta 1959ko iraultzako liderrarekin elkartu baitzen asteazkenean Mahmud Ahmadinejad. Castrok erran du Ahmadinejad «lasai» topatu duela AEBen mehatxuen inguruan, eta gerra lehertzen bada «yankien arduragabekeriagatik» izanen dela uste du. Ahmadinejadek herenegun bukatu zuen bira Ekuadorren, Rafael Correa presidentearekin elkartuta. Irango presidenteak aldarrikatu du Latinoamerika ez dela «inoiz gehiago» izanen «AEBen atzeko patioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.