ARGENTINA . Estatu kolpearen 30. urteurrena gogoan

2006ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Maiatzeko Plaza estatu kolpearen lekuko isila izan zen 1976. urteko martxoaren 24an. Atzo, hogeita hamar urte geroago, milaka pertsona bildu ziren bertan, diktadurako garai ilunari bidea eman zion eguna gogoan izateko. Desagertutakoen argazkiak paratu zituzten. Giza eskubideen erakundeen arabera, 30.000 pertsona desagertu ziren diktaduran. Nestor Kirchner presidenteak desagertuen omenezko plaka bat jarri zuen. Arratsaldean, manifestazioa egin zuten Buenos Airesen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.