Cristina Fernandez Argentinako presidenteak igandeko hauteskunde primarioetan bozen %50,07jaso zituen, eta «batasuna eta umiltasuna» eskatu die bere jarraitzaileei. Datorren urriaren 23ko hauteskundeetan emaitza bera lortuz gero, legealdia honetan berriz ere presidente izangoda Fernandez, Argentinako Konstituzioak gutxienez botoen %45 eskuratzea eskatzen baitu presidentziarako bozak lehenengo itzulian irabazteko.
«Une honetan mundua inoiz baino zailagoa da, eta, beraz, argentinarrok elkarrekin lan egin behar dugu», adierazi du presidenteak primarioen emaitzak jakin ostean. Lortutako arrakasta Nestor Kirchner senar ohiaren eta presidente ohiaren lanaren ondorio ere badela nabarmendu du Fernandezek alderdikideen aurrean eginiko agerraldian.
Aurkariak, urrun
Etxe Arrosarako bidea nekeza izango da presidentetzarako gainontzeko hautagaientzat, primarioen emaitzek erakutsi dutenaren arabera. Bigarren eta hirugarren postua lortu duten hautagaiak oso urrun geratu dira Fernandez peronistarengandik. Ricardo Alfonsin Batasun Zibiko Erradikalekoak %12,17ko babesa jaso du, eta Eduardo Duhalde Fronte Zabala alderdiko hautagaiak, berriz, %12,16koa. Hermes Binner sozialistak lortu du laugarren postua, bozen %13,32 jasota.
Presidentetzarako hautagaiez gain, lekuko hautagaiak ere aukeratu dituzte primarioetan.
Argentinako presidentea atera da garaile hauteskunde primarioetan
Cristina Fernandezek bozen %50 eskuratu ditu; «batasuna eta umiltasuna» eskatu die hautesleei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu