Argentinan Bignone epaitzen hasi dira

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
BUENOS AIRES. Reynaldo Bignone Argentinako diktadore ohiaren eta beste hiru akusaturen kontrako epaiketa hasi du Buenos Airesko Auzitegiak. 1976tik 1983ra bitartean atxiloketarako zentro klandestino gisa erabili zuten ospitalean gizateriaren kontrako delituak egin izana leporatzen diete. 83 urte ditu Bignonek, eta haren kontrako laugarren epaiketa da. Dagoeneko bizi osorako bi zigor jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.