Argindar kable batek 17 hil ditu Brasilgo inauterietan

2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
SAO PAULO. Inauterien aurretiko festa batean kalean dantzan ari zen jendetzari argindar kablea erori zitzaion atzo Bandeira do Sul herrian, Brasil hegoaldean. Kableak hamarnaka lagun elektrokutatu zituen, eta gutxienez haietako 17 hil zituen. Dozenaka daude zaurituta. Kablea suziri batek puskatu zuela diote lekuko batzuek, eta musika zeraman kamioiak hautsi zuela besteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.