Ekialde Hurbila

Argindarra sortzeko erregaia iristen hasi da Gazara

EB Europako Batasunak hitzarmena egin du PAN Palestinako Aginte Nazionalarekin berriro erregaiaren erosketa finantziatzen hasteko. Hitzarmen horretatik baztertu egin dute Hamas. Joan den ostegunetik 600.000 lagun argindarrik gabe daude.

2007ko abuztuaren 22a
15:36
Entzun
Argindar generadoreak elikatzeko lehendabiziko erregai kamioia iritsi da Gazako Elektrizitate Konpainiaren egoitzara. Egunean zehar 360.000 litro fuel-oil iristea espero dute, eta, horrenbestez, generadoreak martxan jarri ahal izatea.

EBk hartu duen erabakiari esker hasi da Gazara erregaia iristen: Israelgo Dor erregai konpainiari berriro ordaintzen hastea erabaki du, PANekin ados jarri ostean. Nolanahi ere, erregaia finantziatzeari "behin-behinean" ekin diola berriro nabarmendu dute EBko iturriek. Hamaseko agintariekin desadostasunak sortu zitzaizkiela-eta elektrizitate generadoreen fuel-oila ordaintzeari utzi zion EBk, eta Gazako 600.000 bizilagun argindarrik gabe daude.

Nolanahi ere, erregai ordainketaren inguruan PANekin egin duen akordio horretatik kanpo utzi du EBk Hamas.

Gazak 1,5 milioi biztanle ditu eta Hamasen kontrolpean da duela bi hilabetetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.