Haitiko krisia
Aristidek Haitiko "presidente hautatua" izaten jarraitzen duela dio eta "erresistentzia baketsurako deia" egin
Jean-Bertrand Aristide Haitiko presidente kargugabetuak adierazi duenez, Haitiko "presidente hautatua" izaten jarraitzen du, eta "ordenu konstituzionala berrezartzeko erresistentzia baketsurako" deia egin du. Aristidek Afrika erdialdeko Bangui hirian egin ditu adierazpen horiek. Lasai azaldu da hedabideen aurrean, eta "bahiketa politiko" bateko biktima dela nabarmendu du.
"Ni naiz demokratikoki Haitiko presidente hautatua, eta hala izaten jarraitzen dut, eta bozka eman zidaten guztien izenean, ordenu konstituzionala berrezartzeko deia egiten dut", azpimarratu du. Egoera horretara bueltatzeko, "erresistentzia baketsurako deia" egin du Aristidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu