Azkenaldian hainbatetan iragarri bezala, lehergailu nuklearrak egiteko gaitasuna duela erakutsi du Ipar Koreak. Izan ere, arma horietako bat probatu du, KCNA Ipar Koreak albiste agentzia ofizialaren arabera, "arrakasta handiz eta radiazio ihesik gabe". Piongiango Gobernuaren hitzetan ere "arrakastaz" burutu dute proba nuklearra eta gaineratu du Asian "bake eta segurtasuna mantentzen" lagunduko duela.
Hego Koreako Defentsa Ministerioak ere baieztatu egin du albistea, eta zenbait zehaztasun ere eman ditu: saioa 10:36tan egin dutela (03:36 Euskal Herrian), Hwaderin, Kilju hiritik gertu. Hego Korearen arabera, mugimendu sismikoa eragin du probak, eta Errusiak ere baieztatu du lurrikara hori.
Nazioartearen erreakzioa
Nazioarteko komunitateak haserre eta kezka handiz hartu du albistea, azken batean, Ipar Koreak muzin egin baitie bere oharrei. AEBek esate baterako "probokazio handitzat" jo dute Piongiango Gobernuak arma nuklearren garapenean aurrera egitea, eta zigorrak izan ditzakeela ohartarazi dio berriro. Japoniak "albiste larria" dela esan du, eta Hego Koreak NBE Nazio Batuen Erakundearen bitartekaritza eskatu du. Txina da Ipar Korearen aliatu gutxietako bat, eta Pekinek ere atsekabez hartu du proba nuklearra, eta, nolabait, Japoniara hurbiltzen duten adierazpenak eginez.
Bien bitartean, NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera iragarri du gaur arratsalderako proba nuklerrak piztutako krisiaren balorazioa egin asmoz.
Mundua
Arma nuklearrekin proba egin du Ipar Koreak
Guztiz arrakastatsua izan dela eta bakearentzako lagungarri izango dela azpimarratu du Pyongyango Gobernuak. Nazioarteko komunitateak, eta, batik bat, inguruko estatuek kezka handiz hartu dute albistea. NBEko Segurtasun Kontseuluak premiazko bilera egingo du Ipar Koreak arma nuklearrekin egindako proben ondorioz sortu den krisia aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu