Brasil

Armadak 155 bidaiarirekin desagertutako hegazkinaren hondakinak aurkitu ditu

Atzo istripua izan ostean desagertu zen Gol aire konpainiako hegazkinaren hondakinak aurkitu ditu Brasilgo Armadak. Mato Grosso estatuan aurkitu dituzte hondakinak. Hala ere, bertara ailegatzea oso zaila dela adierazi dute. Jet pribatu batek eta hegazkinak elkar jo zuten atzo. Hegazkina Amazonia iparraldeko Manus hiritik Brasilia hiriburura zihoan desagertu zenean. Inor istripu horretatik onik ateratzea oso zaila dela agertu dute agintariek.

2006ko irailaren 30a
17:12
Entzun
Guztira 155 pertsona zauden hegazkinean 149 bidaiari eta sei langile. Gaur goizean hegazkinaren bila hasi da berriro Brasilgo Armada.

Lehenengo ikerketen arabera, nabigazio sistemaren akats batek eragin zuen istripua. Joe Carlos Pereira da Brasilgo aireportuak kudetatzen dituen Infraero enpresako presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.