Nolanahi ere, Armadaren eta Poliziaren egitasmo hor Dan Haren jeneralak, hegoaldeko eremu militarreko buruzagi nagusiak, onetsi behar du. Datorren astean, arazorik gabe, baiezkoa emango diola uste da.
'Haaretz' egunkariak gaur plazaratu dutenez, martxoan hasiko dira kokaguneak husten eta arazotsua izango dela aurreikusten dute Armadako zein Poliziako buruzagiek. Izan ere, kolonek ez dute mugitzeko asmorik eta desobedientzia zibilerako deia egin dute.
Hori dela eta, Israelgo Poliziako buruzagi nagusi Moshe Karadik agertu du armarik gabe ateraraziko dituztela kolonoak kokaguneetatik. "Ez dugu armarik ez beste tresna bortitzik eramango", adierazi du.
Ekialde Hurbila
Armadak eta 5.000 poliziak ateraraziko dituzte Gazako kolono juduak
Gazako lurralde okupatuetako zenbait kokagune judu bertan behera uzteko asmoarekin aurrera jarraitzen du Israelgo Gobernuak, eta horretarako Armada eta Polizia kokagune horiek husteko plana eratzen ari dira. Armadako zein Poliziako iturriek jakinarazi dutenez, soldaduek eta 5.000 poliziak ateraraziko dituzte kolonoak kokaguneetatik. 8.000 bat dira Israelgo Gobernuak Gazatik atera nahi dituen kolonoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu