Protestak herrialde arabiarretan

Armadak manifestarien kontra egin duela salatu dute Yemenen

Gutxienez bi hildako izan dira Amorruaren Egunean, eta dozenaka zauritu, hutien mugimenduaren kontra

Erredakzioa
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Amorruaren Egunean, ostiralero, protestak izaten ari dira herrialde arabiarretan herritarren eskakizunak berma daitezen eskatzeko, eta atzokoan Yemengoa izan zen odoltsuena. Hutien mugimenduak salatu duenez, armada manifestazio baketsuan ateratako herritarrei oldartu zaie, eta gutxienez bi hildako eragin ditu, dozenaka zauriturekin batera. Nahasmena eta izua bizi izan dituzte herritarrek, jasotako testigantzen arabera. Ali Abdala Sale presidenteak, baina, ekintzaileei egotzi zien polizien eta militarren erantzuna.

Erasoa Yemengo iparraldean izan zen, Amrango eskualdean, hutien mugimendu xiitak ekiten duen lekuan. Zaidi sektaren jarraitzaileak dira hutiak, eta herritarren heren batek jarraitzen du talde hori, baita presidenteak berak ere. Ekintzaileek su-etena iragarri zuten iazko urterrilean, baina tarteka borrokak izaten dituzte, eta urtarrilaren 27tik, protestak hasi zirenetik, areagotu egin dira.

Erreformak baino gehiago

Yemengo presidente Ali Abdala Salek bi urte barru boterea utziko duela iragarri eta tarte horretan Konstituzioa erreformatuko duela agindu, baina ez da nahikoa herritarrentzat, presidenteak agintea berehala utz dezala eskatzen jarraitzen dute-eta Yemenen, ustelkeriarekin amaitzeko. Muturreko pobrezian bizi dira herritar gehienak, eta egunero ateratzen dira kalera egoera hori alda dadin eskatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.