Mundua

Armadako burua lehen ministro izendatu dute Thailandian, erregearen onespenarekin

Legea "irmotasunez" aplikatuko duela baieztatu du Prayuth Chan-ocha jeneralak, eta ohartarazi du indarra erabiliko duela manifestariak kalera protestan ateraz gero.

Chan-ocha, lehen ministro izendatu berritan. N. S., EFE
2014ko maiatzaren 26a
20:08
Entzun

Bhumibol Adulyadej Thailandiako erregeak onespena eman dio Prayuth Chan-ocha jeneralari lehen ministro izateko. Estatu kolpea ematearekin bat, armadak adierazi zuen horrek ez zuela kolpearekin zerikusirik izan. Errege etxeak ez zuen deus egin kolpearen aurka, eta gaur, aldiz, lehen ministro izendatu du armadako burua.

Armadak Bangkoken duen egoitzan izan da izendapen ekitaldia, nahiz erregea ez den bertan izan —osasunez makal dabil—. Chan-ochak, berriz, baieztatu du "beharrezkoa" dela hauteskundeak "laster" egitea lehen ministro eta gobernu berriak aukeratzeko, baina ez du inolako egutegirik edo eperik aurkeztu horiei dagokienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.