Iran
Armadako hegazkin bat erori da Iranen, eta 13 militar hil dira
Iraultzaren Guardiako hegazkin bat erori da Iran ipar-mendebaldean, eta barruan zihoazen 13 lagunak, guztiak militarrak, hil egin dira. Iraultzaren Guardiako buruzagi Ahmad Kazemi komandantea da hildakoetako bat.
Beste hamabi lagunak ere militarrak ziren, haietako gehienak kargu handikoak. Irango albiste agentzien arabera, eguraldi txarrak eragin du istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu