Armadaren esku hartzea gobernuan

2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Armdaren Kontseilu Gorena. Mohamed Hussein Tantaui da Junta Militarreko mariskala, eta praktikan Egiptoko diktadorea da. Mubaraken gertukoa, boterean sei hilabete soilik egoteko konpromisoa hartu zuen otsailean, eta irailean herritarrek parlamentua eta gobernua aukeratzeko hauteskundeak egingo zituela hitz eman zuen. Ez da halakorik gertatu. Armada botere ukiezin bihurtu du, eta Mubaraken jarduna bere horretan mantendu du.

Gobernua. Esam Sharaf iragan martxoan izendatu zuten Egiptoko lehen ministro, Mubarakek ezarritako Ahmed Sharifek dimisioa eman ostean. Kontseiluarekiko, baina, ez du ia botererik. Bere gobernuko ministroen artean soilik hamabost dira harekin batera ezarritakoak; gainerakoek Mubaraken arotik dute kargua. Hala nola, Abdul Naga Nazioarteko Lankidetza ministroak, Aziz al Gindi Justizia ministroak, eta Mansur el Essaui Barne ministroa.

Kontituzioaren idazketa. Iragan astean Kontseiluak hainbat printzipio onartu zituen, Egiptoko konstituzio berriaren gainetik kokatuko direnak. Hain zuzen, militarrek izango dute edozein dela gobernuaren gaineko kontrola, eta beren pribilegio egoera mantendu ahal izango dute horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.