Armagabetze nuklearrerako ituna berrestea ezinbestekoa dela dio Obamak
Errusiak eta AEBek egindako itun berria indarrean sartuko bada, errepublikanoen botoak behar ditu presidenteak
«AEBetako segurtasun nazionalerako ezinbestekoa da urtea amaitu aurretik armagabetze nuklearrerako akordioa berrestea», adierazi du Barack Obamak. Ameriketako Estatu Batuetako presidente denetik atzerri politikan izan duen lorpenik handiena da armagabetze nuklearrerako akordio berria -Start ituna deritzo-. Akordio horren aginduz, AEBek eta Errusiak buru nuklearren kopurua murriztu beharko dute. Haatik, hitzarmena bera indarrean sartuko bada, aurrez berretsi egin behar dute bi herrialdeetan. Errepublikanoak konbentzitzen ez baditu, baina, Obamak ezingo du tramite hori gainditu. Alderdi Errepublikanoa itunaren aurka agertu da orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu