Armagabetze nuklearrerako urratsak egin dituzte AEBek eta Errusiak

Gaur hasiko da Moskun Ekialde Hurbileko auzian nazioarteko bitartekari diren Laukotearen bilkura

Erredakzioa
2010eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
«Azken bileraren emaitzak ikusita, luze gabe emaitzak ikusiko ditu». Baikor eta ziur agertu ziren atzo hedabideen aurrean AEB Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkari Hillary Clinton eta Errusiako atzerri ministro Sergei Lavrov. Armagabetze nuklearrerako duela urtebete abiatu zuten elkarrizketa saioetan azkena egin dute, «funtsezko aurrerapenekin». Lavrovek dio eraso eta defentsa armen lotura agertu dela akordioan. Ekialde Hurbilaren inguruan ere aritu dira; gaur hasiko da Moskun auzian bitartekari den Laukotearen bilkura (AEBen, Europako Batasunaren, Nazio Batuen Erakundearen eta Errusiaren artekoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.