KORSIKA

Armak berriro hartzeko asmoa azaldu du Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak

Taldeak esan du Frantziak haien "eskubide nazionalak aitortzeko" joko duela indarkeriara.

2013ko ekainaren 4a
15:09
Entzun

Jardun armatura itzultzeko asmoa iragarri du gaur FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak, AFP agentziari igorritako ohar baten bidez. "Armak hartuko ditugu berriro ere, Frantziak gure eskubide nazionalak aitor ditzan", azaldu du taldeak. Halaber, "Frantziaren jarrera ultra-jakobinoa" kritikatu du.

FLNCk bere gain hartu zituen 2012an bigarren etxebizitza ugariri eginiko erasoak. Manuel Valls Frantziako Barne ministroa Korsikara bisitan dela egin du iragarpena talde armatuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.